XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

03.25 Tele 5 emititzen hasi zen zuzendari Valerio Lazarov zuela. 94an M. Carlottik hartu zuen kate horretako zuzendaritza.

04.07 ETB2n bertan egindako Juntos y Revueltos umore saioa ematen hasi ziren. 50 aktorek baino gehiagok egiten zuten lan bertan.

04.18 Remigio Mendiburu eskultore euskalduna aurreko egunean hil zen eta Hasier Etxeberriak zuzendutako Fahrenheit saioan omenaldia egin zitzaion (4. argazkia).

04.27 Terranova telesaila grabatzen hasi ziren; ETBk, TVEk eta TVGk elkarrekin egindako telesaila zen eta Raúl Guerra Garridoren La Mar es mala mujer nobelan oinarrituta zegoen.

05.29 Boris Yeltsin Errusiako Federazioko presidente aukeratu zuten.

07.02 Euskal Telebistak udako programazioa hasi zuen eta saio berriak ematen hasi zen, besteak beste: Nortasuna Agerian eta Kirolaz Blai" ETB1en eta ETB2n El Revisor, Todavía Ayer eta Agustín Herranzen Noche de Ronda magazina.

08.02 Irakeko tropek, Sadam Husseinek zuzenduta, ustekabeko erasoa egin eta Kuwait hartu zuten. Golkoko Gerra hasi zen. 91ko otsailaren 25era arte iraun zuen gudak.

08.20 Ron eta Ron abenturak eta kalenturak telesailarekin euskarara bikoizteko beste era bat frogatu zen ETBn; herriko hizkera eta euskaraz hitz egiterakoan egiten diren kontrakzioak erabiltzen hasi ziren.

09.01 Canal Plus emititzen hasi zen J. Cueto zuzendari zuela. Bost urte geroago C. Abadek ordeztu zuen.

09.11 ETB2n Tribuna Gol kirol saioa emititzen hasi ziren. Aurkezlea Jorge Cerrato zen eta astero-astero Athleticeko entrenatzailea, Javier Clemente, eta Realekoa, M.A. Boronat, joaten ziren gonbidatu (5. argazkia).

09.18 ETBko albistegi berriak hasi ziren (6. argazkia).

10.01 Iñigo Zubizarreta eta Kandi maskota egunero ETB1en ematen zen Bilin Bolonka haurrentzako saioa aurkezten hasi ziren (7. argazkia).

10.02 ETB1en saio berri bi hasi ziren: bata, Hau Nahaste Borrastea umore saioa eta, bestea, Martxelo Otamendik aurkeztutako Babel magazina.

10.03 Bi Alemaniak batu ziren.

10.04 Roseanne, EEBBetan arrakasta handiena zuen saioa, ETB1en ematen hasi ziren. Egun berean Michel Casas Radio Euskadiko hizlariak aurkeztuta El Pentáculo emititzen hasi zen; saio horretan fenomeno paranormalak kontatzen ziren (8. argazkia: Roseanne).

10.05 Hemen egindako umore saio arrakastatsuenetako baten lehenengo kapitulua eman zen. Izenburua Hau da A.U. zen eta bertan artistak kontratatzeko agentzia bateko gorabeherak kontatzen ziren (9. argazkia).

10.15 Gorbatxovek Bakearen Nobel saria hartu zuen.

10.28 Euskadin hauteskunde autonomikoak egin ziren. EAJ/PNV izan zen nagusi eta J.A. Ardanza berriz Lehendakari.

11.08 Iñaki Gabilondoren Iñaki, los jueves saioa hasi zen (10. argazkia).

11.14 ETBk zuzenean eman zuen Habanatik Munduko Pilota Txapelketa.

12.06 Euskaldunon Egunkaria euskaraz idatzitako egunkariaren lehenengo zenbakia kaleratu zen.

12.17 Euskadi Irratian Antzoki Ilunak irratsaioa emititzen hasi ziren. Gidoiak Bernardo Atxagak idatzitakoak ziren.

12.27 Koldo Anasagasti, Rudi Barnetekin batera, Donostiako Zinemaldiko zuzendari izendatu zuten.